Koronabirusa

Astelehenetik aurrera baratze parkea irekita egongo da

Agindu berriei jarraituz, aurrerantzean baratzak dituzten herritarrek ere beren uzta ereiteko eta jasotzeko aukera izango dute.

Astelehenetik aurrera Amasa-Villabonako baratze parkea irekita egongo da eta erabiltzaileek baratzeak berriz erabili ahal izango dituzte, hori bai, aldi berean ezingo da pertsona bat baino gehiago bertan lanean egon. Baratze parkeko txabola irekita egongo da eta bertako tresneria erabili ahal izango da.
 
Aisialdirako baratze ez profesionaletan jarduteko debekua altxatuta, baratzea duten herritarrek eremu partikular horietan duten uzta jaso eta berria erein ahalko dute. Amasa-Villabonako aisialdirako baratzeetan  17 erabiltzaile inguruk jarduten dute.
 
Landatutakoa jasotzeko aukera zabaltzearekin batera, baratzeen erabiltzaileek aukera izango dute landare eta haziak ereiteko. Horiek eskuratzeko, astearteko azokan landareen postua egongo da edo bestela zuzenean hornitzaileengana jo beharko da, etxez etxeko edo zuzeneko zerbitzuak erabilita. 



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!