Koronabirusa

Udal Liburutegiak liburuak etxera eramateko zerbitzua jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko apirilaren 17a

Jakina denez,  COVID-19ak eragindako osasun larrialdiagatik Amasa-Villabonako Udal Liburutegia itxita dago.

Konfinamenduan zehar irakurzaletasuna sustatzeko eta irakuleak diren herritarrei liburuak eskuragarri jartzeko, udalak eta liburutegiko arduradunek, liburutegiko liburuak etxera eramateko zerbitzua jarri dute martxan. Horrela, norbaitek libururen bat etxean irakurri nahi badu liburutegira deitu eta udalean osatu den boluntario taldearen bidez, bere etxeraino eramango zaio, beti ere segurtasun neurri guztiak betez (boluntarioek eskularruak eta maskarila erabiliko dute eta ahal den guztietan zuzeneko kontaktua sahiestuko da).
 
Norbaitek liburutegiko libururen bat etxean izan eta bueltatu nahi badu, liburua etxera eramango dion boluntarioari eman eta berak liburutegirta eramateko aukera ere izango da.
 
  • Eskaera egiteko telefonoa: 943 693224
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!