Udala egoera ekonomiko larria bizi duten herritarrei oinarrizko elikagaiak banatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko apirilaren 2a

Lan hau Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean garatzen ari da. 

 
Amasa-Villabonako udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak koordinatuta, udal langileak eta Arantza Lopez Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia egoera ekonomiko larria bizi duten eta erosketa egiteko zailtasunak dituztenen herritarrei elikagaiak banatzen ari dira.
 
Dagoeneko herriko dozenaka familia eta herritarri banatu zaizkie oinarrizko elikagaiak: Arroza, pasta, esnea, atun eta sardina latak, gailetak, zopak, olioa... Elikagaiez gaiz, oinarrizkoak diren beste produktu batzuk ere banatu dira, esaterako haurrentzako pardelak.
 
Udalak herritarren beharrei soluzioak emateko dago eta ezin dugu onartu gure herrian inor gosea pasatzen egoterik. 


 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!