Koronabirusa

Kale garbiketako udal brigada Amasa-Villabonako kaleak desinfektatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko martxoaren 28a

Amasa-Villabonako kaleak desinfektatzeko lanak egiten aritu dira aste honetan zehar

Kale garbiketako udal zerbitzuko langileak buru belarri aritu dira herriko hainbat gune desinfektatzaileekin garbitzen eta kaleak garbitzeko makina ere desinfekzio lanak egiteko egokitu da. Asteazkenean herriko paper ontzi guztiak, jende ugari ibiltzen den espaloiak (kale Berria, Arroa eta Larreako espaloiak...) eta Santio egoitza zein Osasun etxe inguruko espaloiak desinfektatu zituzten 
 
Ostiral honetan desinfekzio lanak herriko bazter guztietara zabaldu dira, atentzio berezia jarriz kaleko eserleku edo bakuetan, barandetan, autobus geltokietan eta jendeak eskuekin ikutzen dituen azalera guztietan. 
 
Honako neurriak garrantzitsuak dira Koronabirusaren zabalkundeari aurre egiteko eta kutsatzeak ekiditeko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!