Udal zergen ordainketa irailaren 15era atzeratzea erabaki du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko martxoaren 26a

Udalak zerga eta tasen ordainketen inguruan malgutasunez jokatzea erabaki du, koronabirusaren izurriteak eragin duen osasun-larrialdiaren ondorioz sortu den gizarte egoera konplexua kontuan hartuta.

Udal zerga garrantzitsuenen kobrantza irailaren 15era atzeratuko da, hala nola, Ibilgailuen zerga, Ondasun Higiezinen Zerga (OHZ) eta kontribuzioaren zerga.
 
Gainerako tasak banan-banan aztertuko dira eta gutxienez larrialdi egoera honek dirauen denbora gehituko zaie ordaintzeko borondatezko epeei. 

Beraz, udaletik lasaitasun mezua luzatu nahi diegu herritarrei, larrialdi egoeran gauden bitartean udaleko administrazio prozedura guztien epeak etenda daude eta.

Hala ere, edozein zalantza argitzeko edo nolabaiteko kudeketaren bat egin nahi izango balitz, udaleko herritarren arreta zerbitzua (HAZ) martxan dagoela jakinarazten dugu.

Hauek dira udalarekin harremanetan jartzeko bideak:

Telf: 943 69 21 00 / e-posta: zuretzat@villabona.eus


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!