Koronabirusa

Adineko pertsonei edo ezgaitasuna dutenei erosketak egiteko boluntario bidezko zerbitzua jarri dute martxan udalak eta Onddo Gazte Asanbladak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko martxoaren 17a

Amasa-Villabonako udalak eta Onddo Gazte Asanbladak elkarlanean, Koronabirusaren osasun-larrialdiak sortutako egoera dela medio, adineko pertsonei eta ezgaitasuna dutenei erosketak etxera eramateko boluntario bidezko zerbitzua jarri dute martxan. 

Honakoak dira zerbitzu honen ezaugarri nagusiak:
 
• ZERBITZUAREN TELEFONO ZENBAKIA: 693 018 569
 
BOLUNTARIO GISA IZENA EMATEKO: boluntarioakvillabona@gmail.com
 
Boluntario gisa izena ematen dutenei honako zirkularra bidaliko zaie: ZIRKULARRA BOLUNTARIOENTZAT
 
• NORI ZUZENDUA DAGO ZERBITZUA?
 
70 urtetik gorako herritarrei, ezgaitasuna dutenei edota gaixotasunen bat dela medio arrisku-talde gisa kontsideratzen direnei.
 
• ORDUTEGIA:
 
Deiak goizeko 9:00etatik 12:00etara egin beharko dira.
 
• EROSKETAREN ORDAINKETA EGITEKO MODUAK:
 
  • Eskudirutan: Boluntarioak dirua jaso eta udaletxera eramango du.
  • Kreditu txartelarekin. Datafonoa izango dugu eta atean bertan egin daiteke (martxoaren 23tik aurrera)
  • Kontu korrontearen zenbakia pasatu eta transferentzia bat eginda (15 egunetako epean)
Udalak Kutxako kontu mugatu bat (cuenta restringida de caja) zabaldu du eta 3.000 euroko kopurua ezarri du bertan. Kontu korronte hori erabiliko da erosketak ordaintzeko.
 
*Salbuespena: Okindegietan ogia erostea. Kasu honetan boluntarioak dirua aurreratuko du (bere dirutik) eta ondoren zerbitzuaren erabiltzaileak berari ordainduko dio.
 
• GASTU MUGA: Erosketa bakoitzak gastu muga bat izango du: Gehienez 150€
 
• JASOKO DIREN DATUAK:
 
Telefonoan egongo den arduradunak, bi datu-taula izango ditu:
 
- Boluntarioen zerrenda: Izen abizenak, NAN, auzoa, telefonoa eta e-posta.
 
Zerrendaren ordena kronologikoa izango da, hau da, boluntario gisa izena ematen duten hurrenkeran ezarriko dira datuak eta hurrenkera hori erabiliko da boluntarioei deitzeko garaian.
 
- Zerbitzuaren erabiltzaileen zerrenda: Izen abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta ordainketa modua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!