COVID-19aren osasun larrialdi egoera dela eta, Amasa-Villabonako Udalak hartu dituen erabakiak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko martxoaren 13a

Udalak honakoa jakinarazi nahi die herritarrei:

Eraikinak itxi eta bertan egiten diren ekintza guztiak bertan behera gelditzen dira martxoaren 13tik aurrera. Momentuz, ezin da zehaztu noiz irekiko diren.
 
ITXITA EGONGO DIRA:

  • Udal Liburutegia 
  • Olaederra kiroldegia
  • Haur parke publiko guztiak
  • Gurea zinea
  • Kultur etxea 
  • Gaztelekua
  • Salbadora Jubilatuen elkartea
  • KZ Gunea (Larrea 8)
  • Kale hezitzaileen lokala (Txermin auzoa)
  • Seaska Haur Eskola
  • Hezkuntza zentro guztiak 
 
IREKITA, murrizketekin:
 
Jende pilaketak saihestu nahian, bakarrik edo gehienez binaka sartu beharko dira bulegora artatuak izango diren pertsonak. Besteek kanpoan edo korridorean gelditu beharko dute txandaren zain.
 
  • Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ)
  • Udaletxeko bulegoak
  • Udaltzaingoa
 
 Bertan behera geratzen dira martxoko kultur eta eta kirol agendako ekitaldi guztiak.
 
Udalak garbiketa eta desinfekzio neurri bereziak hartu ditu eraikin publiko guztietan eta udaleko garbiketa langileek Villabonako herri-guneko autobus geltokiak eta kaleetako bankuak desinfektatu dituzte gaur goizean zehar.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!