Amasamendiko mahai parte hartzailearen bilera martxoaren 11n

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko martxoaren 10a

Amasa-Villabonako udaleko Ingurumen sailak antolatuta, Amasamendiko kudeaketaz arduratzen den lan mahai ireki eta parte hartzailearen bilera berri bat egingo da hilabete honetan.

DEIALDIA:
 
Eguna: Martxoak 11, asteazkena
Ordua: 19:00
Lekua: Villabonako Udaletxean
 
Bileran landuko diren gaiak:
 
1 - Ondarearen inguruko proiektuak.
2 - Komizar inguruan agertzen den zabor pilaketa.
3 - Aldundiarekin izandako bileraren deskargua.
4 - Egur loteen banaketa.
5 - Herri bide eta itxituretan egin beharreko lanak.
6 - Galdera eta erreguak.
 
Udalaren izenean, gai hauetan interesa duten herritar eta eragile guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!