Gogor salatzen ditugu larunbat gauean plazan eta Behar Zana frontoian egindako txikizioak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko martxoaren 9a

Pasa den larunbat gaueko ordu txikietan, hainbat ezezagunek txikizioak eragin zituzten Errebote plazan eta batez ere Behar Zana frontoian: Kristalak apurtu, kableak moztu, makinak kolpatu, plazako panela lurretik atera eta bota... 

Gogor salatzen ditugu ekintza bandaliko zentzugabe hauek eta gure elkartasuna helarazi nahi diegu Behar Zana pilota elkarteko kideei.
 
Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu kalteak ahalik eta azkarren konpontzeko eta errudunak identifikatu eta zigortzeko.

Aski da!


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!