Udaberriko kultur ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko otsailaren 26a

Amasa-Villabonako udaleko Kultura sailak udaberriko kultur ikastaroen eskaintza zabala jarri du martxan.

Azken urteetan arrakasta izan duten hainbat ikastaro errepikatuko dira, besteak beste Argazkigintza, serigrafia eta hurbileko sukaldaritza. Gainera, udaletik azpimarratu nahi dugu ikastaro hauetako irakasle gehienak herrikoak direla, horrek dakarren gertutasunarekin. Izan ere, zorionez gure herrian kultur jakintza handia duten pertsona ugari ditugu eta jakintza hori herritarrekin konpartitzeko urratsa eman izana eskertu nahi diegu.

Izena emateko epea: Otsailaren 26tik martxoaren 6ra, udaleko zuretzat bulegoan.
Telf: 943692100 / E-posta: zuretzat@villabona.eus

Ikastaro bakoitzaren programa espezifikoa ere eskatu daiteke bertan.

2020ko udaberriko Kultur Ikastaroei buruzko informazioa ikusteko, klikatu HEMEN 


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!