Udalak auto elektriko berria eskuratu du udal brigadako langileek erabiltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko otsailaren 18a

Udal gobernuaren iritziz garapen jasangarriaren helburua lortzeko bidean, aurrera urrats xume bat izango da.

Auto elektriko hau Citroen Berlingo klasekoa da eta Amasa-Villabonako udal langileek beren egunerokotasunean erabiliko dute.  Udalak garatutako esleipen prozesua amaitu ondoren, Urkiola Motor SL enpresari erosi zaio autoa eta guztira 28.939,93 euroko inbertsioa egin da. 

Bestalde, aipagarria da auto berri honen erosketarako Eusko Jaurlaritzaren Garapen Jasangarriko sailaren diru laguntza ere lortu dela (aldaketa klimatikoari aurre egiteko diru laguntza lerroaren baitan), diru laguntza hori 4.000 eurokoa izan da.

Inbertsio honekin udalak klima aldaketa eragiten duten gasen igorpenaren jaitsiera lorturko du eta hori albiste ona da dudarik gabe.  



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!