Gaur Santio Jai Batzordearen bilera Udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko otsailaren 13a

Ostegun honetan otsailak 13, Santio jaiak antolatzen jarraitzeko bilera egingo du Santio Jai Batzordeak. Udaletxeko batzar aretoan izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Honakoak dira gaurkoan jorratuko diren gaiak:
  • 2020ko Santio jaien behin-behineko egitarauaren azterketa.
  • 2020ko Santio jaietan sar daitezkeen ekintza berriak.
  • Txupinazoa jaurtitzeko proposamenen azterketa.
  • Kontzerturako proposamenak.
  • Bestelakoak, norberak lekarkeena...
Amasa-Villabonako udaletik, herriko elkarteak eta herritar guztiak animatu nahi ditugu batzorde honetan parte hartzera. Guztion parte hartzea eta inplikazioarekin soilik lortu dezakegulako Santio jaiak jai herrikoi eta inklusiboak izaten jarraitzea. Anima zaitezte!



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!