2020ko parte hartze prozesuari eta herri galdeketari buruzko bigarren batzar irekia astelehenean Subijana etxean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko otsailaren 10a

Amasa-Villabonako udalak, datozen hilabeteetan garatzeko asmoa duen herritarren parte hartze prozesuari eta herri galdeketari buruzko bigarren batzar irekia antolatu du otsailaren 17an astelehena, 19:00etan Subijana etxeko aretoan.
 

Batzar honek bi puntu nagusi izango ditu:
 
1. Udalak lehen batzarrean aurkeztutako proposamenari buruzko ekarpenak biltzea.
Udalaren proposamena: DESKARGATU
 
2. Udalak martxan jarri nahi duen komunikazio tresna berriaren aurkezpena: App-a.
Udalak, telefono mugikorretarako Amasa-Villabonarako Aplikazio (App) berri bat jarriko du martxan. Aplikazio hau oso erabilgarria eta eraginkorra izan daiteke herriko elkarte eta eragile guztientzat, izan ere, aplikazio honek aukera ederrak eskainiko ditu edozein elkartetan egiten denari difusioa emateko eta baita elkarteko kide eta ingurukoen arteko barne komunikazio sareak eraikitzeko ere. Puntu honetan aplikazio honek eskainiko dituen erabilerarako aukera ezberdinak aurkeztuko dira, modu praktiko batean.
 
Batzar Irekirako deialdia
  • OTSAILAREN 17an ASTELEHENA, 19:00etan Subijana etxean


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!