Batzar honetan udal gobernuak osatu duen proposamena aurkeztuko da eta helburu nagusia herriko elkarteen zein norbanakoen ekarpenak jasotzea izango da. Horretarako bigarren batzar ireki bat deituko da otsailean.
Parte hartze prozesu horren bidez udalak herritarren esku utzi nahi du 400.000 euro zertara bideratuko diren erabakitzea. Lehen aldia izango da Amasa-Villabonan tamainako prozesu bat garatuko dena eta oso garrantzitsua izango da prozesu hori adostua, gardena eta erabat demokratikoa izatea. Horregatik, udalarentzat oso garrantzitsua izango da herritarren eta herriko eragileen inplikazioa lortzea.