U30 Greba Orokorra

Udal langileek greba orokorrarekin bat egin dute eta ostegunean udaletxea itxita egongo da

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko urtarrilaren 27a

Greba orokorraren deialdiak udal langileen gehiengo handi baten babesa izan du.

 
Udaleko langileak gaur goizean egindako batzarrean, ostegun honetarako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak "Lan-pnetsio-bizitza Duina!" lemapean egindako greba orokorrarekin bat egitea erabaki da gehiengo osoz. Ondorioz, ostegunean udaletxeko ateak itxita egongo dira eta ez da herritarren arreta zerbitzurik egongo. Langileen eskubide indibidualak errespetatuko dira, baina eraikina itxita egongo da herritarrentzat.
 
Katea etxea Gaztelekuko langileek ere grebarekin bat egitea erabaki dute eta ondorioz Gaztelekua ere itxita egongo da ostegunean.
 
Udaltzaingoan gutxieneko zerbitzuak bermatuko dira eta larrialdiren bat izanez gero, herritarrek udaltzaingora jo ahal izango dute.  


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!