Martxan da Sahararako janari bilketa kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2020ko urtarrilaren 21a

Janari bilketa Tolosaldea Sahararekin elkarteak antolatzen du eta Amasa-Villabonan Fleming herri eskolak, Zubimusu ikastolak, Oria merkatarien elkarteak eta udalak bat egin dute ekimenarekin.

Kanpaina urtarrilaren 31 arte luzatuko da eta arroza, lekaleak, pasta, olioa, sardina eta atun latak, azukrea eta konpresak bilduko dira.

Amasa-Villabonan jakiak biltzeko kutxak ezarri diren lekuak: 

  • Fleming herri eskola, Zubimusu Ikastola, Udaleko herritarren arreta zerbitzuko bulegoa, Pepi janari denda, Musturinea harategia eta Sahatsa belar denda.

Janaria biltzeaz gain, eskolarako materiala ere bilduko da: Kuadernoak, arkatzak, borratzeko gomak, txorroskiloak, margoak etab. Hauek Tinta inprimategian, Kazetarin eta Basajaun liburu dendan egongo diren kutxetan utzi ahal izango dira.

Otsailaren 1ean 9:30etatik 13:30etara bilketa berezia Malkar plazan

Oria merkatarien elkarteak eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak elkarlanean, janari bilketa berezia antolatu dute otsailaren 1ean (larunbata) Malkar plazan kokatuta dagoen supermerkatuaren alboan. Bertan, Saharar herriari buruzko informazioa banatuko dute.

Amasa-Villabonako udalaren izenean, herritarrak animatu nahi ditugu kanpaina honetan parte hartzera eta modu horretan urte luzetako zapalkuntza eta bazterketaren ondorioz egoera humanitario larria sufritzen duten saharar errefuxiatuei laguntzera. 


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!