Eskuin muturraren goraldiaren inguruko hitzaldia eta erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko abenduaren 14a

Amasa-Villabonako udalak, Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun saila eta SOS Arrazakeria elkartearekin elkarlanean, azken urteetan eskuin muturreko mugimendu eta alderdien gorakada kezkagarriaren inguruko informazioa zabaldu eta kontzientzietan eragin nahi du emigrazioaren nazioarteko egunaren bueltan.

Bi ekimen antolatu dira Amasa-Villabonako Gurea zinean:
  • Abenduak 16 astelehena, 19:00etan Hitzaldia: "Eskuin muturraren goraldia". Agustin Unzurrunzaga Soziologoa eta SOS Arrazakeria-ko kidea izango da hizlaria.
  • Astelehenetik ostiralera: Eskuin muturraren inguruko erakusketa bisitatu ahal izango da Erakusketa gelan.
Amasa-Villabonako udaletik, ekimen honetan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu. Europan eta espainiar estatuan ikusten ari garen eskuin muturraren goraldiak giza eskubideen murrizketa ekar dezake eta horrek guztioi eragiten digu. Ezin dugu beste alde batera begira geratu, ideologia eta jokabide arrazista, xenofoboa, homofoboa, faxista... zabaltzen ari den bitartean, honi aurre egin behar zaio. Eskuin muturrari stop! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!