Ostiralean Gabonetako argien piztuera ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko abenduaren 12a

Ekitaldia 20:00etan izango da Berdura plazan eta Amasa-Villabonako udalak eta Oria Merkatari Elkarteak antolatu dute elkarlanean.

Amasa-Vilabonako udalak eta herriko merkatarien gehiengoa biltzen duen Oria Merkatarien elkarteak elkarlanean antolatu dute ekimen hau, izan ere, gabonetan kaleetan ezartzen den argiteria ere modu partekatuan finantziatzen dute udalak eta Oriak. 

Ekitaldian Oria Merkatari elkarteko kideek eta udalaren ordezkari gisa Beatriz Unzue alkateak parte hartuko dute eta dagoeneko ezarrita dagoen gabonetako argiteria piztuko dute elkarrekin, horretrako ezarriko den mekanismo berezi bat erabiliz.

Bestalde, bertsolariak ere izango dira giroa alaitzeko eta egonaldia goxatzeko gaztainak eta txokolate beroa ere dastatu ahal izango dira. Aipagarria da, argiak piztearekin batera, merkatari elkarteari esker gabonetan Errebote plazan egongo diren barrakak ere martxan jarriko direla.
 
Amasa-Vilabonako udaletik ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu herritar guztiei eta gabonen atarian gauden honetan, erosketak herriko dendetan egiteak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Herriko dendak oso garrantzitsuak dira Amasa-Villabonarako, herriko sektore ekonomiko garrantzitsuena izateaz gain, dendek eta merkataritza txikiak gure herriko kaleei behar duten bizitasuna ematen dietelako.
 
Anima zaitezte ekitaldira, eta egin erosketak herriko dendetan!
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!