Ostegunean bizikleten eta baserritar jantzien 2. eskuko azoka Berdura plazan

Udalak antolatutako azoka berezi hau ostegun honetan izango da 18:00etatik 20:00etara Berdura plazan. 

Amasa-Villabonako udalak produktuen berrerabilketaren eta ekonomia zirkular eta jasangarriaren aldeko ekimenak antolatzen jarraitzen du. Lehenik Trukegunea izeneko ekimena jarri zen martxan Olaederra kiroldegian (oraindik martxan dago) eta oraingoan 2. eskuko azoka berezia antolatzea erabaki du.

Azoka honetan bi produktu ezberdin salerosiko dira, bizikletak eta gabonetarako baserritar jantziak. Pasa den irailean izandako mugikortasun astean 2. eskuko bizikleta azoka bertan behera geratu zen eta horregatik aukera hau zabalduko da, baina abenduan izanik, batez ere baserritar jantziak salerostea da helburu nagusia. 
 
Nola parte hartu?
  • Ostegunean bertan 17:00etatik 18:00etara, norberak saldu nahi duen materiala azokan ezarri eta prezioa jartzeko tartea izango da.
  • 20:00etan, azoka amaitutakoan, saldu ez den materiala jaso edota, saldu ezkero, dirua jasotzera pasa beharko dute saltzaileek.
Amasa-Villabonako udaletik, ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu herritarrei. Nork ez dauka etxean aspaldi erabili gabeko baserritar jantzirik? ez al da askoz ere hobea behar duen eta erabiliko duen norbaitek erosi ahal izatea? Anima zaitezte eta ekar itzazue zuen jantziak edo bizikletak azoka honetan saltzeko.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!