Udal Gobernu Taldeak 2020ko aurrekontu proposamenaren aurkezpena egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko abenduaren 8a

Aurkezpena datorren abenduaren 11n asteazkenean, izango da 19.00etan Gurea zinean.

Aurkezpen publiko honen bidez, udal gobernu taldeak gardentasuna ariketa bat egin nahi izan du eta 2020rako osatutako aurrekontu proposamenaren xehetasunen berri eman nahi die zuzenean herritarrei.  Udal gobernuko zinegotziek eta Beatriz Unzue alkateak arloz-arloko azalpenak emango dituzte, 2020. urteko aurrekontuaren xehetasun nagusiak azalduz eta aurreko urteetako aurrekontuekin alderatuta egin diren aldaketen berri emanez. Aurrekontu proposamena udaleko web orrian kontsulta daiteke bere osotasunean: http://villabona.eus/eu/ helbidean.
 
2020rako prozesu parte hartzailea: Herritarrek erabakiko dute 400.000 euro zertara bideratu.
 
Horrekin batera, udal gobernuak 2020an garatu nahi lukeen prozesu parte hartzailearen eta herri galdeketaren berri ere emango du. Prozesu zabal eta garden baten bidez Amasa-Vilabonako udalak herritarren zuzeneko erabakiaren esku utziko luke 2020ko inbertsioen kopuru garrantzitsu bat. Horrela, herritarrek, amasa-billabonatarrek, modu demokratikoan erabaki ahal izango dute udalak zein proiektu edo egitasmo garatuko dituen. Guztira 400.000 euro zertara bideratu erabakiko litzateke prozesu parte hartzaile honen bidez. Prozesu honen nondik norakoak (metodologia, fase ezberdinak, epeak...) lehenik eta behin udaleko parte hartze batzordean oposizioko alderdiekin adostu nahi ditu udal gobernuak. 


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!