Hasi dira lanak Kale Nagusia eta Oria ibaiaren arteko ibilbidean

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko azaroaren 13a

Lan hauen bidez, Kale Nagusiko hainbat eraikinetako ur zikinak Oria ibaira zuzenean isurtzeari utziko da, eta aurrerantzean Adunako araztegira bideratuko dira.

Gaur hasi dira Uraren Euskal Agentziak (URA) Kale Nagusia eta Oria ibaiaren artean dagoen ibilbidean egingo dituen lanak. Obra honen bidez, Kale Nagusiko hainbat etxebizitzetako ur zikinak kolektore nagusira lotuko dira ondoren Adunako depuradorara bideratuz. Modu honetan, hemendik aurrera ur zikin horiek ez dira zuzenean Oria ibaira isuriko eta aurrera pausu bat emango dugu gure ibaiaren ur-kalitatea hobetzen jarraitzeko eta orokorrean ibaiko ingurumenaren alde.
 
Obra honek denbora aldetik gehienez 3 hilabetetako luzapena izango du eta 188.000 euro inguruko aurrekontua du. Obra egiteaz Jaizubia eraikuntza enpresa arduratuko da.
 
Lanak, Erreka taberna ondoan dagoen etxepeko pasabidetik hasiko dira eta piskanaka Udaletxe aldera luzatuko dira. Gehienbat lubakiak zulatuko dira, ur zikinen kolektorearen aldaketa egiteko eta beharrezkoak izango diren tuberia berriak ezartzeko.
 
Obra guztiek bezalaxe, honakoak ere eragozpenak sortuko ditu eremu horretan, beraz, aldez aurretik barkatu eragozpenak.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!