Asteburuan Amasako festetarako gaueko autobus zerbitzu berezia

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko azaroaren 7a

Udalak, Amasako San Martin jaiak direla eta, azaroaren 8 eta 9an, ostiral eta larunbatean, jaietara gerturatu nahi duten pertsona guztientzako gaueko garraio zerbitzua jarriko du martxan. Autobusa doakoa izango da eta Olaederra kiroldegitik abiatuko da. Autobusa Izaskun enpresakoa izango da, urdin kolorekoa eta tamaina txikikoa.

Ekimen honek ondorengo helburuei erantzun nahi die: Samartin festetako parte-hartzea bultzatzea, oinezkoen segurtasuna hobetzea, bilgailu pribatuaren erabilerak sortu ditzaken trafiko eragozpenak saihestea eta gehienbat emakumeei ostiraleko eta larunbateko jaietan parte hartu ondoren, etxera itzultzerakoan segurtasun handiagoa eta lasaitasuna emango dien indarkeria sexistarekiko babes mekanismo bat eskaintzea.
 
 Autobusen ordutegia (ostiral eta larunbat gauak):
 
Amasara igotzeko:
 
22:30, 23:30, 00:30, 01:30, 02.30, 03:30
 
Amasatik Villabonara jaitsiera:
 
22.45, 23:45, 00:45, 01:45, 02:45, 03:45
 
Horrez gain, eta udaletik garrantzi berezia ematen zaio edozein emakumeen segurtasunari eta ondorioz, edozein emakumek Villabona erdigunetik urrunen dauden lekuetara gerturatzeko eskaera egin diezaiokete gidariari (Txermin edo Etxeondo auzoak).


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!