Badatoz Amasako Samartinak!

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko azaroaren 6a

Urtero bezala, hemen ditugu Amasako Samartin festak. Amasa-Villabonako udaletik Amasara gerturatu eta antolatu diren ekintzetan parte hartzeko deia egiten diegu herritar guztiei. Ondo pasa denok! 
Eta gogoan izan: Ez beti da ez.

SAMARTINETAKO EGITARAUA:

AZAROAK 6, ASTEAZKENA

18:00. Nesken arteko Binakako Pala Txapelketako finala. Ondoren eskuz banakako pilota txapelketa herrikoiaren finala.
19:30. Txupinazoa eta Martina Sorginaren jaitsiera Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaiturik.
 
AZAROAK 7, OSTEGUNA

06:00. Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilariek alaiturik.
14:30. Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17:00. Soka dantza eta aurreskua plazan. Ondoren, trikitilarien erromeria.
21:00. Gazteen afaria Iturri-Goxo jatetxean.
 
AZAROAK 8, OSTIRALA

17:00-19:00. Puzgarriak pilotalekuan. Ondoren, txokolate beroa.
20:00. Amasako XXVIII. Bakailao lehiaketa Iturri-Goxo jatetxean.
23:30. Triki-poteoa Debalde eta Txaskok alaiturik
 
AZAROAK 9, LARUNBATA

12:00. Poni eta txahalak, Leizarranen eskutik
17:30. I. Eskualdeko Sagardo Probaketa pilotalekuan.
23:30. Dantzaldia Iratzar taldearen eskutik.
 
AZAROAK 10, IGANDEA

18:00. Amasako gazteen eta Uxo-Toki elkartearen arteko herri-kirolak pilotalekuan.
 
AZAROAK 11, ASTELEHENA

10:30. Meza Nagusia.
11:30. Herri-kirolak, bertsolariek eta trikitilariek alaiturik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!