Honakoak dira 2020ko Ordenantza Fiskaletan aplikatuko diren aldaketa nagusiak:
IGOERA OROKORRA: %1,16 (2019ko urtarriletik uztailerainoko KPIaren bataz bestekoa)
HOBARIEN IGOERAK
Hiri Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI):
• Eguzki energiaren aprobentxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten ondasun higiezinetarako: %50eko hobaria (GFA-ak baimentzen duen topea)
• Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programa edo antzekoetan dauden ondasun higiezinak: %50eko hobaria (GFA-ak baimentzen duen topea)
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (ICIO):
• Eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira: %95eko hobaria (topea)
• 10 urte baino gehiago duten eraikinetan igogailuak jartzea: Ez da ezertxo ere ordaindu beharko, aplikatuko zaien karga-tasa obraren aurrekontuaren %0-koa izango baita.
• Eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean: %90eko hobaria (%50etik %90era igotzen da)
HOBARI BERRIAK:
• Kiroldegiko matrikula, kuotak eta ikastaroak: LGS (Laneko Gutxieneko Soldata/Salario mínimo Interprofesional) baino diru-sarrera txikiagoa duten familia unitateei, gaur gaurkoz: urtean 12.600 euro gordin. Baldintza hau betetzen duten familia unitateetako kideek %90eko hobaria izango dute kiroldegiko zerbitzu guztietan.
• Udalekuak "Oporretan euskaraz": LGS (Laneko Gutxieneko Soldata/Salario mínimo Interprofesional) baino diru-sarrera txikiagoa duten familia unitateei, gaur gaurkoz: urtean 12.600 euro gordin. Baldintza hau betetzen duten familia unitateetako kideek %90eko hobaria izango dute udalekuetan izena emateko ordaindu beharreko kuotan.
Kiroldegia: Matrikularen prezioak eta 3 hilabeteetako ikastaroetako kuotak berdin mantenduko dira, ez dute igoerarik izango. Beste kuotek %1,16ko igoera izango dute eta urte osoko ikastaroetakoek %5ekoa. Izan ere, desoreka nabarmena zegoen urte osoko ikastaroen eta 3 hilabetekoen prezioetan eta kiroldegiko kudeaketa arduradunen gomendioei jarraiki, urte osoko ikastaroetan prezio igoera handiagoa egin da 3 hilabetekoak bere horretan utziz.
Igoera berezia: Banketxeek kalean dituzten kutxazain automatikoei ezartzen zaien zerga espazio publikoaren erabileragatik: Kutxazain bakoitzeko urtean 425 euroko tasatik, urtean 500 eurora igo da: %17,6ko igoera.
Udalbatzak onartutako Ordenantza Fiskalen txostenaren dokumentua HEMEN: http://villabona.eus/images/02_ORDENANTZA_FISKALAK_2020.pdf