Ostiralean Iraitz Arrospideri omenaldia egingo dio Amasa-Villabonako herriak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko irailaren 11

Iraitz Arrospide korrikalari billabonatarrak lasterketa irabazi eta munduko txapeldun izatea lortu zuen pasa den igandean Errumaniako Brasov hirian izandako 50 kilometroko munduko txapelketan. 

Zalantzarik gabe lorpen handia izan da Amasa-Villabonako herriarentzat eta gure kirolarentzat. Ez da ohikoa gure herrikide bat munduko txapelduna izatea eta amasa-billabonatarrak harro gaude gure artean horrelako maila duen kirolari bat izateaz. Bestalde, azpimarratu nahi dugu gaur egun Inglaterran bizi den arren, Iraitzek publikoki beti erakutsi duen billabonatar izatearen nortasuna.
 
Guzti honegatik, Amasa-Villabonako Udalak Iraitz Arrospideri omenaldi bat antolatzea erabaki du. Hau esanda, udalak ez du omenaldi hau ekitaldi instituzional soil bat egitera mugatu nahi izan eta gure herrian atletismoaren bueltan lanean aritu diren elkarte eta pertsonekin batera antolatu nahi izan du ekimena. Horregatik, omenaldi honetan herriko korrikalariak eta gurean urtero egiten diren kros eta lasterketak antolatzen aritzen diren elkarte eta herritarrek parte hartuko dute, Iraitzekin batera beraiek izango direlarik protagonista nagusiak.  
 
Omenaldiaren egitaraua:
 
  • 18:30etan HAUR KROSA:
12 urtetik beharako neska mutilek parte hartu ahal izango dute eta 18:00etan zabalduko da izena emateko epea. Krosa Errebote plazatik hasiko da eta plaza bertan amaituko da kale nagusitik ibilbide labur bat egin ondoren. Amaieran zozketa bat egingo da eta Iraitz Arrospidek sinatutako kamisetak izango dira sariak.
 
  • 19:00etan OMENALDI EKITALDIA ERREBOTE PLAZAN.
Amasa-Villabonako udaletik, omenaldi honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu amasa-billabonatar guztiei. 
 
ZORIONAK IRAITZ! MUNDUKO TXAPELDUN, ALAJAINA!



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!