Kultur ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko irailaren 9a

2019-2020 ikasturteko kultur ikastaroetan izena emateko epea irailaren 18ra arte egongo da zabalik.

Bi aukera eskaintzen dira: Urte osoko ikastaroak edota udazkeneko kultur ikastaroak.
 
Urte osoko ikastaroen artean egur lanketa, zaharberritzea eta arte aplikatuak, haur nahiz helduentzako pintura, haurrentzako klowna eta eskulanak aukera daitezke.
 
2019ko udazkeneko kultur ikastaroen artean, berriz, kartoizko kaxen birziklapena, serigrafia, mindfulness eta zeramika.
 
Izena emateko: Udaletxeko Zuretzat herritarren arreta bulegoan 08:00-14:00 bitartean. Gainerakoan, telefono zenbakia: 943 69 21 00 edo e-maila: zuretzat@villabona.eus

Kultur ikastaro hauen inguruko informazio guztia HEMEN: http://villabona.eus/images/kultur_ikastarok_2019-20.pdf


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!