Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxearen irekiera

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko irailaren 5a

Ostegun honetan, hilak 5 arratsaldeko 19:00etan zabalduko da Amasako Iturrigoxo taberna-jatetxea. Irekiera edo inauguraziora bertaratzeko gonbidapena zabaldu dute eta bertan pintxoak zein edariak dastatzeko aukera izango da.

Pasa den urteko abenduaz geroztik taberna itxita egon ondoren, abuztuaren 12an amaitu zen jatetxearen ustiaketa esleitzeko prozesua, Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak eta arduradun berriak kontratua sinatu zutenean.

Idoia Murillo billabonatarra izan da lehiaketa publikoa irabazi duena eta ondorioz jatetxe-taberna ustiatzeko ardura hartu duena. Azken asteetan lokala prestatzeko lanetan aritu dira eta dagoeneko osatu dute Iturrigoxoko lan-talde berria.

Amasa-Villabonako udalaren izenean, zorterik onena opa diegu Idoia Iturrigoxoko arduradunari eta bertako langile berriei.
Animo eta aurrera!



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!