Euskara ikastea doakoa

Euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2019ko irailaren 3a

Irailaren 2tik 27ra euskara ikasi nahi duenak aukera izango du izena emateko Villabonako Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan

Maila guztietako ikastaroak eskainiko dira, goizez eta arratsaldez, Villabonan eta Zizurkilen: AISA ikastaroak etorkinentzat, A1, A2, B1, B2, C1 mailak eta gurasoentzako ikastaroak ikastetxeetan, haurrak eskolan dauden bitartean. Ikastaroak emateaz Andoaingo AEK arduratuko da. 

Euskara ikastea doakoa:

Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, euskara ikasi nahi duen herritarrak ikastaro bukaeran dirulaguntza jasotzeko aukera izango du. Horrela, B2 maila arte, hau da, oinarrizko komunikazio maila lortu arte, matrikularen %100 jasoko du baldintza guztiak betetzen dituen herritarrak, eta C1/C2 mailak eginez gero, %75a.
 
Euskara ikastaroei buruzko informazio gehiago  jaso nahi  izanez  gero, Amasa-Villabonako Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura dei dezakezue 943 692100 telefonora, edo Euskara Zerbitzura 3329 luzapenera. Bestela, euskara@villabona.eus helbidera ere mezu bat bidal dezakezue.


 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!