Hitzaldia: "Anton Losada eta Juanjo Alvarez" - Uzturre Foroa Elkartea (Urriak 14 - TOPIC)

Erabiltzailearen aurpegia Uzturre Foroa Elkartea

“Zer ekarriko digu ikasturte politiko berriak?”, Uzturre Foroak Juanjo Alvarezi eta Anton Losadari hurrengo hitzorduan planteatuko dien galdera.

Juanjo Alvarez Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna, jurista, Globernanceko idazkaria eta analista politikoa da.

Anton Losada irakaslea, Zientzia Politikoetako katedradun akreditatua, idazlea eta analista politikoa da.

Solasaldia Aintzane Bolinaga kazetariak gidatuko du eta datorren asteazkenean, urriaren 14an, 19:00etan, Tolosako Topic-en egingo da.

Proposamen honen abiapuntua nazioarteko zein Estatuko testuinguruaren ziurgabetasunarekin eta aurreikusteko zailtasunarekin lotuta dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!