Bere heriotzatik 75 urte igaro direla, Tolosan, Mikel Aizpuru historialariaren eskutik, Doroteo Ziaurritzen figura gogoratu dugu, hiribilduko lehen alkate abertzale eta 1935 eta 1951 urte bitartean Euzkadi Buru Batzarraren presidente izan zenarena.
Aizpuruk gogora ekarri du gure herriak bizi izan duen aldirik gogorrenetako batean, erbestean eta diktaduran, bere oinarri demokratiko eta abertzaleak defendatu zituen gizasemearen ibilbidea.
Mediku, politikari eta kulturzale petoa izanik, Ziaurritzen ezaugarririk nabarmenenetakoak dira hurbiltasuna, apaltasuna eta, batez ere, bere printzipioen eta bere jardunaren artean erakutsi zuen koherentzia sendoa. Utzi digun ibilbidea da Euskadirenganako konpromisoa egoerarik latzenetan ere defendatu zuen belaunaldi oso batena.