Adimen artifiziala herri txikietan eta landa-ingurunean

Erabiltzailearen aurpegia Uzturre Foroa Elkartea 2026ko uztailaren 8a

Uzturre Foroak Adimen Artifizialari buruzko prestakuntza bat eskeiniko du Albizturren, herri txiki eta landa-eremuaren errealitatera egokitua.

Uzturre Foroak Adimen Artifizialari buruzko prestakuntza bat eskeiniko du Albizturren, herri txikien eta landa-eremuaren errealitatera egokitua

 

Tolosaldea, 2026ko uztailak 8

 

Uzturre Foroa elkarteak ekimen berri bat aurkezten du Tolosaldearentzat. Oraingo honetan, Albizturren ospatuko da eta landa-eremuari eta herri txikiei egokitutako Adimen Artifizialari buruzko oinarrizko prestakuntza bat eskaintzeko izango da. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuarekin elkarlanean bultzatzen da. Prestakuntza emango duen pertsona Joseba Ormazabal aditu tolosarra izango da.

Adimen Artifizialari buruzko prestakuntza Albizturko erabilera anitzeko gelan emango da, Uztailaren 14ean, asteartean, 18:30etik 20:00etara. Ikastaroan izena ematea doakoa izango da, eta honako bide hauen bidez egin ahal izango da: 943-112054 (Miren) telefonoan, edo info@uzturreforoa.eus helbidera mezu elektronikoa bidaliz.

Prestakuntza eskaintza honek hiru helburu nagusi ditu: lehenik, Adimen Artifizialaren oinarrizko sarrera eskaintzea; bigarrenik, landa-eremuan izan ditzakeen erabilera praktikoak aurkeztea; eta hirugarrenik, landa-ingurunean Adimen Artifizialaren aplikazioen adibide zehatzak partekatzea.

Helburu horien arabera, ordu eta erdiko prestakuntza modulua hiru zatitan banatuko da: lehenengoa, zer den Adimen Artifiziala eta nola funtzionatzen duen; bigarrena, Adimen Artifizialaren aukerak eta aplikazioak herri txikietan; eta hirugarrena, ariketa praktikoak eta landa-eremuko erabilera-adibideak.

Azpimarratu behar da ez dela Adimen Artifizialari buruzko prestakuntza aurreratua, baizik eta oinarrizko edo hastapenekoa. Lehen ekimen honek proba pilotu izaera du, eta haren ebaluazioak etorkizunean eskualdeko beste herrietara zabaltzeko aukerak zehaztuko ditu.

Uzturre Foroak Albizturko edo inguruko beste edozein herritako edozein pertsona animatzen du ikastaro honetan izena ematera. Era berean, elkartea gehiago ezagutu nahi dutenak gonbidatzen ditu bere webgunea bisitatzera eta sortu zenetik egin duen ibilbidea ezagutzera.

Uzturre Foroa irabazi asmorik gabeko elkartea da, Tolosaldean errotua. Bere estatutuen arabera, gaur egungo testuinguruan gure gizartearen erronka eta lehentasunei heltzea du helburu nagusi. Erronka horiek munduak bizi duen trantsizio hirukoitzean kokatzen dira: gizarte berdeago, digitalago eta inklusiboagoetara bidean.

Horrenbestez, Uzturre Foroaren interes-eremuetan sartzen dira Gipuzkoako gizartearen kezka nagusiak osatzen dituzten gaiak, besteak beste, eraldaketa teknologiko-digitala eta, horren barruan, Adimen Artifiziala, gaur egun eta etorkizunean funtsezko faktorea dena.

Erakunde honek, modu honetan, hausnarketa, prestakuntza, eztabaida, ikerketa eta parte-hartze sozialerako guneak eskaintzea du helburu. Helburu horiek lortzeko, jarduera dibulgatiboak, prestakuntzakoak eta herritarren parte-hartzea sustatzen dutenak antolatzen ditu.

Testuinguru horretan kokatzen da Uzturre Foroaren prestakuntza-proposamen hau. Oraingoan, arreta berezia jartzen da gure eskualdeko landa-eremuaren eta herri txikien ikuspegitik Adimen Artifizialaren erabilerak eta aukerak izan dezakeen garrantzian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!