Uzturre Foroak udaberri honetarako aurreikusitako ekitaldi-egitaraua etxebizitzaren lehentasun sozialaren inguruko hitzordu garrantzitsu batekin amaitzen da. Hau zortzigarren deialdia izango da, iazko martxoan eratu zenetik. Apirilean ospatu zen ekitaldian Madrilgo alkate ohiak, Manuela Carmenak, parte hartu zuen; eta maiatzean Enric Juliana eta Raquel Martí izan ziren protagonistak. Denak ahots ezagun eta baimenduak mundu mailako egoera politiko konplexu eta nahasi honetaz hitz egiteko. Oraingoan hizlari gisa gonbidatutako pertsonak ere ahots aditu eta etxebizitzaren gaia jorratzeko autoritatez beteak dira.
José García Montalvo Ekonomian doktorea da (Harvardeko Unibertsitatea) eta Pompeu Fabra Unibertsitateko katedraduna, etxebizitzan aditua eta Mundu Bankuaren aholkularia. Santi Peñalba arkitektoa da, hirigintzan espezialista, eta Euskadiko hainbat udalerritan hirigintza antolamendu planen idazle, Tolosa barne. Oraingoan ekitaldiaren moderatzaile lanak beteko dituen pertsona Itsaso Andueza izango da, gaur egun lankidetza teknikaria eta, aurretik, Euskadiko Gazte Kontseiluko presidentea.
Solasaldia datorren ekainaren 16an, asteartean, 19:00etan izango da Tolosako Topicen. Galdera-erantzun formatuko elkarrizketa izango da. Sarrera librea izango da aforo bete arte. Ekitaldi honen egitasmoa erraz laburbil daiteke: azterketa eta erantzunak etxebizitza-arazoaren aurrean. Batetik, arazoaren konplexutasuna ulertzea; eta bestetik, dauden alternatibak ezagutzea. Hori guztia irizpide batekin: azterketa zorrotzaren eta proposamen bideragarrien bilaketa. Hortik dator deialdiare izenburua: "Etxebizitza nere gordintasunean: analisi serioa eta irtenbide errealistak".
Uzturre Foroak hizlariei egindako proposamena arazo hau ikuspegi bikoitzetik jorratzea izan da. Jose García Montalvori etxebizitza-arazoaren konplexutasunaren eta errealitatearen eta bere irtenbide posibleen ikuspegi europarra, estatala eta Euskadikoa eskatu zaio. Santi Peñalbari, berriz, begirada lokala iradoki zaio, bai diagnostikoan bai proposamenetan, eta hiru esparrutan: Gipuzkoa, Tolosa eta Tolosaldea. Gipuzkoako errealitatearen berrikuspena etxebizitzari dagokionez. Eta Tolosaren kasuan, ikuspegi bikoitzarekin. Batetik, aurreikusitakoari eta proiektatu ahal izango litzatekeenari buruzko ikuspegi orokorra; eta bestetik, San Esteban auzoaren aukerak eta potentziala azpimarratzea etxebizitza berri gaietan.
Uzturre Foroaren sorrera-helburua gure gizartearen gaur egungo erronkak eta lehentasunak jorratzea da. Era berean, duela hilabete batzuk osasunaren eta haren etorkizunaren gaia Tolosalderako jorratu zen moduan, orain etxebizitzaren gaia ekartzen da foro honetara. Oraingoan Tolosaldean, Gipuzkoan, Euskadin eta Europako gizarte gehienetan kezka sozial nagusi bezala azaltzen den gaia.
Etxebizitzaren prezioa eta eskasia zeharkako arazoak dira. Errealitate honi, Tolosaren kasuan, lurraren urritasuna gehitu behar zaio, gure herriko muga orografikoengatik. Nolanahi ere, konplexutasun honek ez du alternatiba eza esan nahi. Solasaldi honen helburuetako bat, hain zuzen ere, etxebizitza gaietan argi piskat ezarri dezaketen orientazio-erreferentziak ematea da.