Uzturre Foroak antolatutako hitzaldia: "Egungo Munduaren Noraeza Berbideratzeko Gakoak", Enric Juliana (La Vanguardia) eta Raquel Martírekin (UNRWA)

Erabiltzailearen aurpegia Uzturre Foroa Elkartea 2026ko maiatzaren 26a

Bihar, maiatzak 27, asteazkena, Enric Julianak eta Raquel Martík Uzturre Foroan egungo munduaren egoerari buruzko itxaropen-zirrikituez hitz egingo dute TOPIC aretoan, arratsaldeko 19tatik aurrera, Juan Carlos Etxeberria kazetariak lagunduta

Enric Juliana kazetaria da, La Vanguardia egunkariko Zuzendari Ondokoa eta nazioarteko zein Estatuko egoera politikoaren analista ezaguna; eta Raquel Martí Espainiako UNRWA erakundeko Zuzendari Exekutiboa da, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Palestinar Errefuxiatuentzako Agentzia, hain zuzen. Sarrera librea izango da aforoa bete arte. Uzturre Foroak antolatutako zazpigarren ekitaldia da hau. Aurreko guztien grabazioak eskuragarri daude www.uzturreforoa.eus helbidean eta Youtube plataforman.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!