Uzturre Foroaren hurrengo gonbidatua Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua izango da

Erabiltzailearen aurpegia Uzturre Foroa Elkartea 2025eko urriaren 15a

Tolosaldea, osasuna eta etorkizuna izenburua duen solasaldia datorren astelehenean, urriak 20, izango da, 19:00etan, Topic-en. Sarrera librea izango da lekua bete arte eta gehienbat gazteleraz garatuko da.

Uzturre Foroak ekitaldien programarekin jarraitzen du eta laugarren deialdia iragartzen du, joan den martxoan eratu zenetik. Kasu honetan, hizlari gonbidatua Alberto Martinez, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua da. Hitzaldi-solasaldia urriaren 20an, astelehenean, izango da, 19:00etan, Tolosako Topic aretoan. Ekitaldia irekia izango da edukiera edo aforoa bete arte eta gehienbat gazteleraz garatuko da.

Bere estatutuek adierazten duten bezala, Uzturre Foroak Tolosaldean hitzaldiak, elkarrizketak, mahai-inguruak, hitzaldiak, jardunaldiak, biltzarrak eta interes handiko beste edozein jarduera dibulgatzaile antolatu nahi ditu, bai aukeratutako gaietatik eratorrita, bai hizlariek eta ekitaldi horietan parte hartzen duten gonbidatuek sortu dezaketen jakin-mina dela eta.

Oraingo honetan, solasaldiaren izenburua Tolosaldea, osasuna eta etorkizuna da. Horrela, Uzturre Foroak hausnarketa eta informazio zuzenerako gune bat eskaini nahi die Tolosaldeko herritarrei, gure eskualdean kezkatzen duen gai bati buruz, zeinak erronka haundia suposatzen duen. Aurreko hiru topaketetan bezala, bertaratzen direnek beren galderak egin ahal izango dituzte, bertaratutako guztien artean banatuko diren txartelen bidez.

Hitzordu horri esker, besteak beste, gai hauek jorratuko dira: Euskal Osasun Sistemaren diagnostikoa, Osasunaren Euskal Itunaren esanahia eta proiekzioa, profesionalen defizitak dakartzan tokiko eta Europa mailako arazoak, Tolosaldeko osasun-azpiegiturei begiratzea eta, zehazkiago, ospitalearen proiektua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!