Uzturpeguna 2026

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2026ko ekainaren 1a

Ekainaren 6an ospatuko da aurtengo Uzturpeguna. Hamarnaka familia, langile eta ikasleren ilusio, esfortzu eta lanarekin, auzolanean, aurrera ateratzen den festa egun ezin aberatsagoa da. Aurtengoan gainera berrikuntza nabariak ekarriko ditu.

2026eko jaialdiaren gaia Euskal Musika hamarkadaz hamarkada izango da. Gai honen bueltan maila ezberdinetako ikasleek ikuskizun ezberdinak prestatu dituzte. Bestetik, ikastolak bere bere dituen balore euskaltzaleak, hezkidetzaileak... islatzeko ekimen sorta antolatu da.  

Guzti honen isla izan da, Uzturpeguna antolatzeaz arduratzen den batzordeak  sortu duen egitarau zabal bezain oparoa. Goizeko 11:00etan, Belabieta Kiroldegian, ikastolako ikasleek ilusio handiz prestaturiko jaialdia izango da ikusgai. Ondoren, 13:00etan Pilota txapelketako finalak ospatuko dira frontoian. Jarraian, 14:00etan Ikastolako aterpean bazkari herrikoia izango da. Bertaratuko diren jankideei  bazkarirako mahai tresna eta mahai-zapiak beraiek ekarri behar dituztela gogorarazten diegu. Bazkal ostean ekimen ugari prestatu dira haur, gazte eta helduen gozamenerako. Hala nola, 15:30ean Photocall gunea egongo da eta 16:00etan Toka txapelketa ospatuko da. 16:00etan ere Berbena egongo da Loatzoren eskutik eta amaitzeko 18:30etan Txaranga egongo da Isidro Larrrañagaren eskutik. 

Uztupe Ikastolak Ibarrako herritar guztiak gonbidatzen ditu egun zoragarri honetaz gozatzera. Ikasle ohiak ere gonbidatuta zaudete! Animatu!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!