Uzturpeguna ospatuko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2025eko maiatzaren 28a

Belabieta kiroldegian egingo dute jaia, 11:00etatik aurrera, eta urtaroak dira aurten landuko duten gaia.

Ikasturte amaiera iristear da, eta horrekin batera ikastetxeek jaiak antolatzen dituzte. Horietako bat da Ibarrako Uzturpe ikastola. Hain justu, larunbatean, Uzturpeguna ospatuko dute, 11:00etatik aurrera, Belabieta kiroldegian. Aurten, urtaroak landu dituzte eta horretan buelta maila ezberdinetako ikasleek ikuskizun ezberdinak prestatu dituzte. Bestetik, ikastolak bere dituen balore euskaltzaleak eta hezkidetzaileak islatzeko ekimen sorta antolatu du.

Aurtengo egitarauan ordea, berrikuntzak izango dituzte. Horietako bat da 14:00etan Ikastolako aterpean egingo duten bazkari herrikoia. Bertaratuko diren jankideei bazkarirako mahai tresna eta mahai-zapiak ekartzeko gogorarazi dute antolatzaileek. Bazkal ostean ekimen ugari prestatu dira haur, gazte eta helduen gozamenerako, eta arratsaldean zehar Photocall gune bat ere izango da.

EGITARAUA

  • 11:00. Ikastolako ikasleen jaialdia, Belabieta kiroldegian.
  • 13:00. Pilota txapelketako finalak, frontoian.
  • 14:00. Bazkari herrikoia, ikastolako aterpean.
  • 15:30. Aisialdi saioak.
  • 16:00. Toka txapelketa.
  • 17:00. Dantza tailerra eta Dantzaldia.
  • 19:00. Festa amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!