Arberoa ikastola laguntzeko Elkartasun Kilometroa

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2025eko martxoaren 27a

Donamartiriko ikastolako sutea. Argazkilaria: Kristoff Arozarene

Uzturpe ikastolan urtero egiten dugu Elkartasun Kilometroa. Aurtengoa hamalaugarren edizioa izango da eta Euskal ikastolak elkarrekin, errautsetatik ateratzen laguntzeko lelopean egingo dugu. Astelehenean, martxoak 31, egingo dugu.

Aurtengo Elkartasun Kilometroa Donamartiriko Arberoa ikastolako ikasleen alde egingo dugu. Ikasleekin batera diru bilketa egingo dugu eta astelehenean, martxoak 31, 15:15etik  16:30era, elkartasuna erakutsiz plazan hasi eta bukatuko den ibilbide zirkularrean bueltaka arituko gara. 

Duela hilabete batzuk sute batek Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako hiru eraikinetako bat erre zuen. Azpiegiturako eraikinik zaharrenaren teilatua eta barnealdea kiskali zituen eta bertan ziren, besteak beste, 3 eta 6 urteko haurren ikasgela eta irakasleen bilera gela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!