Honetarako, hiru metodologia erabili ditugu: galdetegiak, behaketa eta bilaketa.
Bilaketaren bidez, gaiari buruzko ulermen sakonagoa eta zehatzagoa egin dugu. Alde batetik, kultur etxeak eskaintzen dituen ekintzetan ea euskara sustatzen den ikertuz, eta bestetik, liburutegian nolakoa den euskararen erabilera aztertuz.
Hasteko, Ibarrako kultur etxean askotariko ekintzak eskaintzen dira, eta denak euskaraz direla dio kultur etxeko administrari laguntzaileak. Ekintza hauen artean ondorengoak aurki daitezke: egur taila, altzariak zaharberritzea, pintura, eskulanak, kubatar dantzak eta ehoziriak dira. Gainera, kultur etxeak, areto bat, bilera gelak eta kultur lantegiak eskaintzen ditu, ikuskizun eta tailer ugarientzat. Adibidez, aretoan, bakarrizketak, Loatzo musika eskolaren emanaldiak, arte erakusketak, antzezlanak, haurrentzako ipuin kontaketak… egiten dira.
Liburutegiaren datuak
Horrez gain, Ibarrako kultur etxeko liburutegian zehazki, euskararen erabilera nolakoa den ere aztertu dugu, 2023ko datu esanguratsuak lortuz.
Lehenik, liburuen maileguen bilakaerak gorabeherak izan ditu, 2000. urtean 2.600 liburu mailegatuz eta 2023an 750 liburu mailegatuz. Gainera, 2023an gehien mailegatu zen hilabetea, martxoa izan zen 910 maileguekin, eta jarraian uztaila, iraila eta urria 800 maileguekin. Honekin esan genezake udarako oporraldian irakurtzen dutela gehien Ibarrako biztanleek.
Bigarrenik, hizkuntzaren araberako maileguari dagokionez, espainierazko liburuek 4.163 mailegu izan dituzte, euskarazkoek 3.226 eta beste hizkuntzetan 83. Ondorioz, esan genezake nahiz eta gaztelaniaz mailegatu liburu gehien, euskarak ere presentzia nabarmena duela beste hizkuntzen aldean.
Bestalde, honela banatu da mailegua adinaren arabera: helduek (14 urtetik gorakoek) 4.054 ale mailegatu dituzte, eta haurrek 3.110 ale. Aldiz, euskarazko liburuen maileguari dagokionez, haurrek gehien mailegatu dute 2.799 euskarazko liburu mailegatuz eta helduek 427. Ondorioz, datu hauek erakusten dute haurrek euskarazko liburuetan interes handiagoa dutela helduek baino eta honen arrazoietako bat helduen sailean euskarazko liburu gutxi egotea izan liteke.
Azkenik, mailegua sexuaren arabera banatuz ikus dezakegu emakumezkoek 4.699 liburu mailegatu dituztela eta gizonezkoek 2.468. Horrek erakusten du emakumezkoek irakurketarekiko interes handiagoa dutela, bai euskarazko liburuetan, bai beste hizkuntzetan ere.
Ondorioz, esan dezakegu kultur etxean euskararen erabileraren datuak murritzak direla, baina liburutegiaren kasuan ez dela horrela. Hala ere, lortutako datuek argi erakusten dute Ibarrako kultur etxean euskara sustatzen dela, nahiz eta beste hizkuntzekin ukipenean egon. Gainera, liburutegiari dagokionez, haurrek dutela interes handiena euskarazko liburuen irakurketan eta helduen artean gehiago sustatu beharra dagoela esan behar dugu. Honen konponbideak honako hauek izan daitezke: helduen arloko euskarazko liburu eskaintza handitzea eta liburutegia erabiltzeko ohitura gehiago sustatzea komunitatean.
Liburuen hautaketa ibartarren artean
Bestetik, behaketaren bidez, arreta berezia jarri dugu liburutegiko erabiltzaileen portaeretan, aztertuz zein adin-tarteko pertsonek parte hartzen duten, zer hizkuntzatan irakurtzen duten, eta generoaren arabera zein alde dauden. Horrez gain, hizkuntza-hautaketaren bilakaera bost egunetan jarraitu dugu, euskararen eta gaztelaniaren arteko erabilera-patroiak identifikatuz.
Euskararen erabilera Ibarrako kultur etxean izeneko grafikoak Ibarrako kultur etxean euskararen erabilera bost egunetan erakusten du. Multzokatutako barra-grafikoa da. Zein hizkuntzatako liburuak, zein pertsonek aukeratzen dituzten alderatzen da. Hizkuntzen (euskara, gaztelania eta besterik), eta pertsona-taldeen portaera aztertzen da, adinaren eta generoaren arabera. X ardatzean behaketa-egunak irudikatzen dira (1.eguna, 2.eguna…). Y ardatzean, berriz, pertsona-kopurua adierazten da. Legendak hainbat kategoriatan sailkatzen ditu datuak: euskara (urdinez), gaztelania (gorriz), besterik (horiz), haurrak (-14 urte) kolore berdez, gazteak (15-24 urte) laranjaz, helduak (25-64 urte) urdin turkesaz, adinekoak (+65 urte) urdin argiz, eta azkenik, generoak, emakumezkoak (arrosez) eta gizonezkoak (hori argiz).
Analisia egunez egun
Lehen egunean, hautatutako liburu gehienak euskarazkoak dira, eta presentzia nabarmena dute adin-tarte eta genero-tarte guztietan. Hala ere, gaztelaniazko liburuak ere hainbat taldek erabiltzen dituzte, batez ere gazteek (15-24 urte) eta helduek (25-64 urte). Generoari dagokionez, gizonek zein emakumeek antzeko banaketa erakusten dute liburuak aukeratzen.
Bigarren egunean lehenengoaren antzeko joera jarraitzen du, euskarazko liburuak aukeratuz, gaztelaniak neurri txikiagoan presente jarraitzen duen arren. Egun horretan, helduen (25-64 urte) eta adinekoen (+65 urte) multzoan liburuen hautapen-kopuruan gorakada txiki bat nabari da. Generoari dagokionez, gizonen eta emakumeen arteko aldeak ez dira esanguratsuak, nahiz eta, badirudi, emakumeek euskarazko liburu gehiago aukeratzen dituztela gaztelaniazkoen aldean.
Hirugarren egunean, euskarazko eta gaztelaniazko liburuen kopuruak egonkor jarraitzen du. Euskaraz hautatutako liburuen kopurua handiagoa da haurrengan (-14 urte) eta adinekoengan (+65 urte); aldiz, gaztelaniak ohikoagoa izaten jarraitzen du gazte eta heldu batzuen artean. Generoari dagokionez, gizon zein emakumeek presentzia orekatua dute euskarazko liburuetan, alde nabarmenik gabe.
Laugarren egunean, euskarazko liburuen gorakada ikus daiteke, bereziki gazteen taldean (15-24 urte), aurreko egunetan erdararako joera handiagoa zutenak. Gainera, heldu gazteek (25-64 urte) eta heldu zaharrenek (+65 urte) presentzia handia dute oraindik euskarazko liburuetan. Generoari dagokionez, gizonezkoek zein emakumezkoek euskarazko liburuen erabileran gorakada erakusten dute, bereziki emakumezkoetan nabarmenduz.
Bosgarren egunean, euskaraz aukeratutako liburuen kopurua pixka bat jaitsi dela ikusten da, nahiz eta hizkuntza nagusia izaten jarraitzen duen. Gaztelaniazko liburuek gora egiten dute talde batzuetan, batez ere gazteen artean (15-24 urte). Generoari dagokionez, gizon-emakumeek aurreko egunetako joera berdintsuei eusten diete, laugarren egunarekin alderatuta euskarazko liburuetan murrizketa txiki bat egon arren.
Bost eguneko azterketak erakusten duenez, euskarazko liburuak dira Ibarrako kultur etxean gehien hautatzen direnak, eta adin eta genero talde gehienetan erabiltzen dira. Hala ere, gaztelaniak presentzia izaten jarraitzen du, bereziki gazte eta helduengan, nahiz eta egun batzuetan pixka bat jaitsi den. Helduek (+65 urte) eta haurrek (-14 urte) aukeratzen dituzte gehien euskarazko liburuak, eta gazteek (15-24 urte), berriz, gaztelaniaz. Generoari dagokionez, emakumeek gizonek baino euskarazko liburu gehiago aukeratzen dituzte, nahiz eta orokorrean ez dagoen alde handirik.
Grafiko honek ikuspegi argia ematen du hainbat biztanle taldeen arabera, hizkuntza anitzetan liburuen aukeraketek izan duen bilakaeraz, hizkuntza-transmisioaren garrantzia agerian utziz. Euskararen erabilerak belaunaldien arteko ezberdintasunak erakusten ditu: haurren eta adinekoen artean nagusi den bitartean, gazteengan beherakada sumatzen da. Horrek erakusten du belaunaldi berrietan euskararen jarraipena bermatzeko hizkuntza-politika eta sustapen estrategiak indartu behar direla, transmisioa bermatu eta euskararen etorkizuna sendotzeko.
Liburutegiko bezeroen iritziak
Galdetegi baten bidez kultur etxera etortzen diren adin ezberdinetako 20 pertsonen iritziak bildu ditugu. Esaterako, kultur etxean zein hizkuntza erabiltzen duten, zein hizkuntzetako liburuak irakurtzen dituzten eta zergatik, liburutegiaz gain ea beste zerbitzuren bat erabiltzen duten… Hauexek dira galdetegitik lortutako datuak:
Grafiko honetan ikus dezakegu liburutegian gehien erabiltzen den hizkuntza euskara dela, %100ak halaxe adierazi baitu.
Aitzitik, beste grafiko honetan ikusten dugunez, pertsona gehienak gaztelerazko liburuak irakurtzen dituzte, kasu honetan, %65ak.
Euskarazko liburuak irakurtzen dituztenak ere badaude, kasu honetan, % 30. Azkenik, % 5 dira bi hizkuntzetako liburuak irakurtzen dituztenak. Euskarazko edo gaztelerazko liburuak irakurtzen ote dituzten galdetu ostean, zergatia ere galdetu diegu, hautatutako liburuak zeintzuk diren zergatik den azaltzeko. Eta hauexek izan dira erantzunak.
Hasteko, gaztelerazkoak irakurtzen dituztenen arrazoiak honako hauek izan dira: ulertzen errazagoak direlako, dibertigarriagoak direlako, gustuko generoetan eta ikasketa liburuetan gaztelerazko liburu gehiago daudelako, eta abar.
Aldiz, euskarazkoak irakurtzen dituztenen arrazoiak honako hauek izan dira: ulertzeko errazagoak egiten zaizkielako, beraien ama hizkuntza euskara delako eta erosoagoak direlako, baita ikasteko ere.
Azkenik, bada pertsona bat bi hizkuntzetakoak irakurtzen dituenak, eta hauxe da zergatia: bai euskarazkoak eta bai gaztelerazkoak dibertigarriak egiten zaizkiola.
Grafiko honetan ikus dezakegu, pertsona gehienek, gazteleraz irakurtzen dituztela errazago liburuak. Kasu honetan, % 70. Aldiz, euskaraz irakurtzen dituztenak errazago % 25 dira eta azkenik, % 5 da bi hizkuntzetan erraz irakurtzen dituztenak.
Grafikoaren arabera, liburutegian bi hizkuntzetako liburuetan, hau da, euskarazkoetan eta erdarazkoetan aukera berdina dago.
Kasu honetan, % 50k dio, euskarazko liburuetan aukera gehiago dagoela, eta beste % 50k erdarazko liburuetan.
Grafiko honi begiratuz, ikus dezakegu, pertsona gehienek liburutegiaz gain kultur etxean eskaintzen diren beste zerbitzuak ez dituztela erabiltzen. Kasu honetan, % 80k erantzun dute ezezkoa. Eta gehiengo batek ez du ikusten, beste zerbitzu hauetan, euskararen erabilera handitu denik.
Bestalde, gehienek nabaritzen dute desberdintasunak daudela zerbitzu hauek zein hizkuntzetan erabiltzen diren adinaren arabera. Ados daude gazteak direla zerbitzu hauek euskaraz gehien erabiltzen dutenak. Aldiz, % 20k liburutegiaz gain kultur etxean eskaintzen diren beste zerbitzu batzuk erabiltzen dituztenak.
Hauexek dira pertsona horiek erabiltzen dituzten beste zerbitzuak: ikasteko guneak, erakusketak, ipuin kontalariak, monologoak eta ikuskizunak.
Ondoren, liburutegiaz gain kultur etxean eskaintzen diren beste zerbitzu batzuk erabiltzen dituztenetan denek euskarazko zerbitzuak erabiltzen dituzte.
Liburutegian igarotako denbora
Liburutegian igarotako denbora begiratuz, pertsona gehienak kasu honetan, % 15k 20-30 minutu artean, 50-60 minutu artean, 10-20 minutu artean eta 30-40 minutu artean joaten direla liburutegira.
Ondoren, % 10a 2 ordu eta 30 minutuz eta 40-50 minutu artean joaten dira liburutegira.
Azkenik, % 5a 2 orduz, 0-10 minutu artean, egun osoan eta 1 ordu eta 30 minutuz joaten dira.
Beste grafiko honetan ikusten dugunez, % 65 ikastera joaten dira liburutegira. Ondoren, % 15 irakurtzera joaten dira. Azkenik, % 5 liburuak bilatzera, liburuak hartzera, lanera eta klaseak ematera joaten dira, % 15 irakurtzera joaten dira.
Azkenik, liburutegira zenbatero joaten diren aztertu dugu. % 25 astean hirutan eta gutxitan joaten dira liburutegira. Ondoren, % 15 astean behin joaten dira ,eta azkenik, % 5 hilean behin, noizean behin, urtean bitan edo hirutan, batzuentzat lehen aldia ere izan da eta astean bitan joaten dira.
Ondorioz esan dezakegu, hitz egiterako orduan, hau da, jendeak erabiltzen duen hizkuntza kultur etxean euskara dela gehien bat, baina jendeak liburuak irakurtzerako orduan, gaztelera gehiago nabari da euskara baino, hau da, jende gehiagok gaztelerazko liburuak irakurtzen ditu, gaztelerazko liburuak euskarazkoak baino errazago…
Ondorio orokorra
Azterketak erakusten duenez, Ibarrako kultur etxean euskararen presentzia nabarmena da, batez ere ahozko erabileran eta haurren artean. Hala ere, liburuen hautaketan gaztelaniak pisu handia du, batez ere gazteen eta helduen artean.
Adinaren arabera, haurrek euskarazko liburu gehiago mailegatu eta irakurtzen dituzte, baina helduen kasuan, euskarazko liburuen eskaintza urria izan daitekeela ondorioztatu da. Generoari dagokionez, emakumeek irakurketarekiko interesa handiagoa dute, bai euskaraz, bai gaztelaniaz.
Kultur etxean eskaintzen diren jarduerek euskararen erabilera sustatzen dute, baina parte-hartzaileek adinaren arabera hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte. Bestalde, liburutegiaz gain, erabiltzaile gehienek ez dituzte kultur etxeko beste zerbitzuak erabiltzen.
Ondorioz, euskararen erabilera bermatzeko, gazteei eta helduei zuzendutako euskarazko irakurgai eta ekimen gehiago sustatzea garrantzitsua da, hizkuntzaren transmisioa sendotuz eta hizkuntzaren jarraipena ziurtatuz.