Martxan da Uzturpe Ikastolako Kultur Astea

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2024ko urt. 24a, 17:00

Otsailaren 19a bitarte, egitarau oparoa prestatu dute herriko eragile ezberdinekin elkarlanean. Larunbatean izango dute datorren hitzordua; goizean ate irekiak, eta arratsaldean puzgarri eta txokolatadaz gozatzeko aukera izango da.

Urtea hastearekin batera ematen diote hasiera Kultur Asteari Uzturpe Ikastolan. Hain zuzen, urtarrilaren 17an eman zioten hasiera Bizi Nahi elkartearkein batera, eta hasiera «goxoa» izan zela esan du Usue Sukia Uzturpe Ikastolako Komunikazio Taldeko kideak.

24. edizioa dute aurtengoa, eta Sukiak adierazi bezala, «azken urteetan geroz eta inguruko herri, ikastetxe eta ikastola gehiagok kultur eskaintza zabalak izaten dituzte eta matrikulazio datak gertu dauzkagula ikusita, guk duela 24 urte erabaki genuen egitasmo honi hasiera ematea».

Larunbatean izango dute datorren hitzordua. Goizean ate irekiak egingo dituzte bi urteko eraikinean, eta arratsaldean, berriz, puzgarriak eta txokolatadaz gozatzeko aukera izango da. «Herriko familiei Ikastola ezagutzeko aukera eskaintzen zaie eta elkar ezagutzeko aukera polita izaten da», azaldu du Sukiak. Horrez gain, mendi irteera eta hitzaldiak ere izango dira tartean. Gainera, Josu Martinez zuzendariaren Bizkarsoro filma ikusteko aukera ere izango da, baita Alurr Dantza Taldearen edo Loatzo Musika Eskolaren emanaldiez gozatzeko aukera ere.

Komunitatea eraikiz

Uzturpe ikastolako ikasleek ez ezik, herritarrek ere ekintza guztiez gozatzeko aukera izango dute, adina edozein dela ere. Izan ere, egitasmo honen helburua herri guztira zabaltzea dela dio Sukiak, «ahalik eta eskaintza anitzena egiten saiatzen gara, denon gustukoa izan dadin, elkartzeko aukera polita edozein izaten baita».

EGITARAUA

  • Urtarrilak 27
    • 10:00. Ateak zabalik (2 urte), bi urteko gelan.
    • 16:00. Puzgarriak eta txokolatada, bi urteko gelan.
  • Urtarrilak 28
    • Mendi irteera
  • Urtarrilak 31
    • 12:00. UEMA eta Ibarrako udalarekin elkarlanean, 'Bizkarsoro' filma eta mahai-ingurua, DBH 3-4ko ikasleentzat, Kultur etxean.
    • 18:00. UEMA eta Ibarrako udalarekin elkarlanean, 'Bizkarsoro' filma eta mahai-ingurua, herritar guztientzat, Kultur etxean.
  • Otsailak 1
    • 17:00. Ateak zabalik (3 urte), HHko geletan.
    • 18:30. Loatzo emanaldia, Kultur etxean.
  • Otsailak 2
    • 19:30. Alurr emanaldia, Belabieta kiroldegian.
  • Otsailak 5
    • 17:30. Ibarrako udalarekin elkarlanean, Nerea Mendizabalen eskutik 'Seme-alaben autoestimua elikatzen' hitzaldia, Txontxon.
  • Urtarrilak 22-29 / Otsailak 5-19
    • 17:00. Gatazken kudeaketa, Naiara Jimenez Mugerzaren eskutik, Uzturpe Ikastolan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!