Ahwako Deep Darshan Eskola 1975. urtetik martxan dago 4-15 urteko neska-mutilentzat. Online konektatzeko aukera izan genuen, elkar ezagutzeko eta, bide batez, gure ingelesa praktikan jartzeko. Gure leihoetatik katagorriak ikusten ditugu, beraiek, aldiz, panterak; guk lizarrak eta intxaurrondoak udazken kolorez hornitzen, Indian berriz banbuak. Elkar ezagutzeko bide hau ez dadila eten.

