Uzturpe ikastola, '50 urte elkarrekin' argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2021eko urtarrilaren 29a

Gure komunitate osoaren oroimenean hainbat eta hainbat istorio ditugu gordeta eta tartean nola ez! Beti gure ikasleak.

Omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu ikasturte guzti hauetan zehar gure ikasle izan direnei eta lortu dugu erronka!

Erakusketa xume honetan 1970-2020 ikasturte arteetan zehar gurekin izan diren uztak topatuko dituzu. Guztion elkarlanari esker, uzta bakoitzeko bina argazki lortu ditugu!

Erakusketa honek ordea, jarraipena izango duelakoan gaude, asko baitira ikastolan, etxeetan jasota ditugun argazkiak. 

Agurtzeko, erakusketako argazkiak ikustean sortzen zaizkizuen oroitzapen, istorio, aipamenak horretarako jarri dugun liburuxkan idaztea eskatu nahi dizuegu; elkarrekin Uzturperen historiak beste hainbat urteetan zehar bizirik iraun dezan.

Kultur etxeko areto nagusian ikusi daiteke otsailaren 2ra arte:

  • Goizez 10:30 - 13:00 (Astelehen goiza itxita)
  • Arratsaldez 16:00 - 20:00 (Astelehen eta asteazkenetan 21:00ak arte)

Mila esker eta gozatu!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!