Ibarran Hazi eta Hezi

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2021eko urtarrilaren 26a

“Ibarran Hazi eta Hezi”, lelo edo eslogan ederra Uzturpe ikastolak azken urteetan darabilena. Leloek, erabiliaren erabiliaz, indarra galdu ohi dute, eta zenbait kasutan, hitz hutsal izatera ere iristen dira.

Egun, ikastetxe, eskola eta ikastola guztiok eskaintzen dugu hezkuntza eredu eraldatzailea, berritzailea, teknologia berri are berritzaileagoekin, anitza, euskalduna, guztiahalduna. Kontua baina, ez da esaten duguna, egiten duguna baizik.

Azken urteotan Uzturpe ikastola gehiago ezagutzeko parada izan dugu, gertutik, barrutik; eta “Ibarran Hazi eta Hezi” ez dela lelo hutsal bat ondorioztatu dugu, egiten dutena ikusi baitugu. Garrantzitsua da herrian heztea, uste duguna baino gehiago; izan ere, ikastolak ez du zuzenean herrian eragingo, baina herria egingo duten pertsonak hezteko konpromisoa du. Halaxe ikusi dugu, halaxe sentitu dugu.

Ezagutzera emateko moduko ikastola da Uzturpe, berritzailea, eraldatzailea… Bai, bai. Baina guztiaren gainetik, herria egingo duten gure seme-alaben hezte prozesuarekin konprometitua. Eta konpromisoa hitz hutsal bat baino zerbait gehiago da.

 Ibarran Hazi eta Hezi.

Uzturpe ikastolako Errektore Kontseiluko gurasoak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!