Ideia bilketa - Logoa berritzen

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2020ko otsailaren 14a

Ikastolako logotipoa berritzeko idea bilketa jarri dugu martxan

Iada denok dakizuen bezala aurten, 2020an, ikastolak 50 urte betetzen ditu, 50 URTE!!!!

Hori ospatzeko ekintza ezberdinak antolatzen ari gara, eta tartean gure logoaren berritze lanari ekin diogu, garai berrietara egokitzearen aldeko apustuari eutsiz, ikastolaren irudia berdefinitu nahi dugu, duguna ahaztu gabe. 

Horregatik ideia edo eta proposamenetarako tartea ireki nahi dugu, ikastola ezagutu edo ezagutzen duzuenok, ikastolaren parte zareten edo izan zaretenok eta gure ikastolaren izena eta izana kontuan harturik:  zer uste duzu islatu behar duela gure irudi edo logoak? Nolakoa izan beharko luke?

Buruari eragiten hasi aurretik garrantzitsua da orain dugun logoa nondik datorren ezagutzea (Ikusi hemen), orain artekoa ezagutuz irudikatu nahi dugulako etorkizuna!

Animatu eta idatzi edo/eta marraztu zure proposamenak!!!!(Logoaren diseinuan azken lana diseinatzaile batek burutu du) Ekarpen guztiak baliagarriak izango dira Uzturpe Ikastolarentzat!

Ideiak aurkezteko epea: martxoak 6

Nola? 50.urteurrena@uzturpe.eus idatziz.  

 

Uzturpe Ikastolako 50.urteurrena batzordea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!