“Sare-sozialak, bideo-jokoak eta hauen erabilpen desegokiaren ondorioz sortzen diren menpekotasunak eta ondorioak”

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2020ko urtarrilaren 28a

Biharkoan, hitzaldia izango dugu XX. Kultur Astearen barruan:  “Sare-sozialak,

bideo-jokoak eta hauen erabilpen desegokiaren ondorioz sortzen diren menpekotasunak eta ondorioak” izenburupean.  Emoki elkarteko, Ainhoa Arruabarrenaren eskutik. 

 

Gaur egun, informazio eta komunikaziorako teknologiek duten eragina, oso eraginkorra eta kudeatzeko zaila da. Hau, haur eta nerabeentzat bereziki konplexua da, garapen eta ahalduntze prozesuan murgilduta daudelako. Bai familiek eta baita ikastetxeek baliabide eta tresna gutxi dituzte eskura testuinguru digital honen erronkei aurre egiteko. Teknologia berrien erabilpen desegokiak ez du komunikazio zuzena eta emozioen kudeaketa errazten, besteekiko harremanetan eragina du eta ondorioz, erlazio afektibo-sexualak gaizki ulertzera eta bizikidetza osasuntsu batetatik aldentzera eramanez. Horregatik, gero eta beharrezkoagoa da gai hauek gurasoekin, hezitzaileekin  lantzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!