Euskararen Egunaren inguruko ospakizunak, Uzturpe Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2018ko azaroaren 29a

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, hauxe da Uzturpe Ikastolak prestatu duen egitaraua.

Txistorra ogitartekoa:
10:10ean DBH
10:30ean LH 1-2
10:45ean LH 3-4-5-6
11:00etan HH (geletan, euskal musikaz girotua)

11:30ean DBH4ko ikasleek Euskal Literaturaren inguruko emanaldia. DBH1eko ikasleei.

14:30-16:00, Kantu Festa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek eskainia ikastolako frontoian.

15:00etan Julen eta Antton Telleria euskal irrati esatari eta telebista aurkezleekin saioa Areto Nagusian:
“Gazteok euskaraz”

16:00etan Euskaraldia amaierako ekintza: dantza – koreografia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!