Ikastola guztia lanean aldaketa klimatikoaren aurka
Zortzigarren edizio honetan ikastolako ikasle guztiek hartu zuten parte elkartasun lasterketan. Lasterketa aurretik gela bakoitzean aldaketa klimatikoaren inguruko lanketa egin zen Agenda 21eko materialak erabiliz. Ikastolatik kanpo ikasle bakoitzak euren itzuliak diruz babestuko lituzketen pertsona eta erakundeak topatu zituzten eta lasterketa egunean jasotako babesleen arabera prestatutako zirkuituari bueltak eman zizkioten. Horrela bildutako dirua aldaketa klimatikoaren aurka lanean ari den Greenpeace erakundearen eskuetan utzi zen.
Urteroko antolaketa baina antolatzaile berriekin
Nahiz eta antolaketa urteroko berdina izan, aurtengoan izan dira nobedadeak. DBH 3ko ikasleek aukeratu zuten lasterketaren barruan jorratu beharreko gaia eta zein GKEri eman bildutako dirua. Aldaketa honen helburua egitasmoa ikastolako curriculumean txertatzea izan da. Zentzu honetan Gizarte Zientzietako proiektu bat aitzakiatzat hartuz kanpaina bat diseinatu eta garatu zen. Horrela, DBH 3ko ikasleek beste ikasleentzako hitzaldiak prestatu, kartelak egin, sare sozialak erabili, baimenak eskatu etab. moduko lanak egin behar izan zituzten, betiere irakasleen aholkularitzapean.
Helburu bat baino askoz gehiago
Aldaketa klimatikoaren kausak eta ondorioak identifikatzeaz gain, DBH 3ko ikasleek arazo honi aurre egiteko proposamenak landu zituzten. Bestetik Gizarte Zientzietan ikasitako eduki teorikoa (Munduko ezberdinatsunak eta hauek konpontzeko bideak) praktikan jartzeko aukera eduki zuten. Horrela gizartean nola eragin daitekeen errealitatean ikusi zuten.