Hitzaldia: Teknologia berrien erabilera seguru, osasuntsu eta adikzio gabekoa

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2018ko otsailaren 26a

Teknologia berrien inguruko hitzaldia Uzturpe Ikastolan, otsailaren 27an, 17:30tan.

Azken aldian sare sozialek gure gaztetxoen harremanetan duten eragina ikusirik, gai hauen lanketan adituak diren PantallasAmigas elkartearekin guraso eta irakasleoi zuzenduriko hitzaldi bat antolatu dugu. Horretaz gain, bi aste hauetan zehar LH 6tik gorako ikasleek ere mailaka elkarte berak zuzenduriko saio bana jasoko dute.

Saio hauen helburua teknologia berrien erabilpen zuzen eta arduratsua sustatzea da eta horretarako hurrengoko gaiak landuko ditugu:

· Sare sozialak eta online bideojokoak
· Internet-en mundua
· Netiketa
· Segurtasuna eta Pribatutasuna
· Eskola Jazarpena
· Gehiegizko erabilpena eta sustantzia gabeko adikzioak

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!