Datorren ikasturtera begira jarri dira jada, ikastetxeak. Matrikulatze kanpainekin hasiko dira hilabetea amaitu aurretik, eta horrekin batera, ohi bezala, egitarauak prestatu dituzte. Ibarrako Uzturpe ikastolan ere, Kultur
Astea antolatu dute, eta hilaren 22tik 28ra luzatuko da. Hainbat ekitaldi antolatu ditu ikastolak eta horietako bi hitzaldiak dira. Astelehenean bertan Elisa Sainz de Murietak aldaketa klimatikoaz hitz egingo du eta ostegunean Antonio Ortuño psikologoak Familias inteligentes hitzaldia eskainiko du, gaztelaniaz. Bi hitzaldiak irekiak dira, baina gaia ikastetxean bertan ere jorratuko dute. Izan ere, DBHko ikasleek aldaketa klimatikoaren eta whatsapparen erabileraren inguruko hitzaldiak izango dituzte.
EGITARAUA
Urtarrilak 22, astelehena
- 17:30. Elisa Sainz de Murietaren Aldaketa klimatikoak osasunean duen eragina hitzaldia, euskaraz, kultur etxean.
Urtarrilak 23, asteartea
- 18:30. Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia, kultur etxean.
Urtarrilak 24, asteazkena
- 17:30-19:00. Euskal joko eta jolasen tailerra, Ikastolen Elkarteak antolatuta, 2 eta 8 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzenduta, ikastolan.
Urtarrilak 25, osteguna
- 17:30. Antonio Ortuño psikologoaren Familias inteligentes hitzaldia, gaztelaniaz, kultur etxean.
Urtarrilak 26, ostirala
- 20:00. Alurr dantza taldearen Amatxo ikuskizuna, Belabieta kiroldegian.
Urtarrilak 27, larunbata
- 15:30-18:00. Haur festa, puzgarriekin, Belabieta kiroldegian.
- 18:00. Txokolate jatea, plazan.
Urtarrilak 28, igandea
- Goizean. Mendi irteera.