eathink programa Uzturpe Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2017ko azaroaren 16a

Beste ikasturtetan bezala, LH5eko ikasleek, aurten ere, EAThink programa ezagutu eta lantzeko aukera izan dute.

Tailerraren izenburua, “ Bertokoa jan, mundua buruan” izan da, eta hiru egunetan, jaten ditugun janarien jatorria taldeka aztertu, nondik datozen, zenbat kilometro egiten dituzten, nola kontserbatzen diren denbora horretan…

Bestalde, janariak urtaroka joku baten bidez sailkatzen ikasi dute eta garaian garaikoa
jatearen garrantziaz jabetzeko aukera izan dute.

Gustora aritu dira, eta beren eguneroko bizitzan aurrera eraman ahal izango dituzten
konpromisoak hartu dituzte, horien artean,bertako produktuak erabiltzearen onurak bere
etxeetan nahiz herriko jatetxeetan azaltzea.

http://uzturpe.eus/eu/eathink

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!