Mugikor bat Kongoren alde

Erabiltzailearen aurpegia Uzturpe Ikastola 2016ko maiatzaren 31

Uzturpe ikastolako DBH3ko ikasleek Kongoko Errepublika Demokratikoko  gatazkari buruzko proiektu bat garatu dute azken asteotan.

Gatazkaren kausak aztertzerakoan gure mugikorren ekoizpenean oinarrizkoa den Coltán mineralaren garrantziaz jabetu dira. Mineral hau Congoko meatze askotan ustiatzen da eta talde armatu ezberdinek meatzealdeak kontrolatu nahi izaten dituzte euren erakundeentzat finantziazioa lortzeko.

Hori ikusirik ikasleek egoerari zein irtenbide eman pentsatu dute eta Alboan gobernuz kanpoko erakundearen programa bati jarraiki gure mugikor zaharrei bigarren bizi bat eman nahi izan die telefonoak bildu eta hauetatik ateratako onurak Kongon inbertitzeko. Mugikorrak biltzeko kutxa batzuk ipini dira herrian zehar. Nahi duenak  Ikastolan, Kultur Etxean eta Udaletxean bere mugikorra uzteko aukera izango du.

Horretaz gain, ekainaren 4an  Uzturpeguna ospatuko dela probestuz kaxa bat bertan izango da. Proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko ikasleek webgune bat sortu dute: http://uzturpedbh3.wix.com/congoconflict.

Era berean www.alboan.org atarian informazioa jaso ahalko duzu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!